Datorren Martxoaren 9tik 13ra bitarte 2026-27 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea izanen da. Informazio gehiago cpgarral@educacion.navarra.es helbide elektronikoan edo 948 764401 telefonora deitu.
Amancay Gaztañaga idazlearen bisita
Pozgarria izan da eskolan atzo Amancay Gaztañaga idazlearen bisita jasotzea. DBH1 eta DBH2ko ikasleek berriki irakurri dute haren lana, Martin Martina eta Urrezko orraziaren misterioa, eta oraingoan aukera paregabea izan dute liburuaren atzean dagoen sortzailea aurrez aurre ezagutzeko.
Topaketan zehar, ikasleek galdera ugari egin dizkiote: idazlearen ogibideari buruz, istorioko pertsonaien sorrera eta garapenaz, baita sorkuntza-prozesuari buruz ere. Jakin-min handiz entzun dituzte Amancayren azalpenak, eta benetan aberasgarria izan da erantzun guzti horiek lehen eskutik jasotzea.
Esperientzia motibagarria izan da, irakurzaletasuna sustatzeko eta euskarazko literaturarekiko interesa pizteko aukera bikaina.

Igautreak 2026: Munduko herriak
2026ko Igautreak otsailaren 13an ospatu genituen eskolan. Aurten “Munduko herriak” gaiaren inguruan prestatu ditugu gure mozorroak.
Hamaiketakoaren ondoren pistan elkartu ginen denok munduan zehar bidaia egiteko: Erroma, Ipar Amerika, Brasil, Txina, Grezia, Euskal Herria, Mexiko, Sevilla, Far West, Arabia eta Palestina bisitatu genituen DBH4ko ikasleek gidatutako hegazkinean.
Hementxe ikus ditzakezue Igautre eguneko argazkiak:
Eskolako igautreen egitaraua Irati Irratian
Igautreen nondik norakoak aurkeztera hurbildu dira 4 DBHko Enara, Hegoa, Eukene , Maren eta Magali. Gonbidapena luzatu dute mozorrotu eta gerturatu zaitezten beraiekin igautreak ospatzera.
GEO EGUNA
DBH 4ko ikasleok Bio-Geo ikasgaian gure inguruko geologia ikasten egon gara eta gaia amaitzeko, erakusketa bat antolatu dugu LHkoei mendikateak eta bereziki ,Pirinioak nola sortu ziren azaltzeko.














