Ikusi eta ikasi
Zergatik ditugu begiak kolore ezberdinetakoak? Zalantza hori sortu zaigu DBH 3 eta 4.mailetan Biologia-Geologia ikasgaian hurrenez hurren Ikusmena eta Genetika gaiak lantzerakoan. Horren inguruan lana egin dugu: Alde batetik, begiaren anatomia erakusten duten maketak eta beste aldetik, ikastetxeko pertsona guztiei beren begen koloreari buruzko galdetegia egin diegu. Emandako erantzunak estatistikoki aztertu ondoren, begien kolorea nola sortu eta heredatzen den azaltzen…
Euskararen erabilera bultzatuz
Euskararen erabilera ikasleen artean sustatzeko helburuarekin, ikasturtean zehar bi jarduera egin dira. Batetik abesti ezkutua eta bestetik, Berbaxerka jokoa. Urrian hasi eta Gabonak bitarte DBHko ikasleek esaldi ezkutua asmatu eta honen abestia zein zen asmatu behar izan zuten. Bederatzi esaldi asmatu behar izan zituzten eta irabazleak lehen jarduera honetan Nahia Dufur eta Hegoa Dufur izan ziren. Bikoteak sari moduan Korrikako…
Garralda-Otsagi zientzia ikerketan elkarrekin lanean
Azken ebaluaketa honetan Otsagiko ikastetxeak gonbidatuta,Otsagabiako eta Garraldako ikasleok bi ikerketa zientifiko egin ditugu: Alde batetik, LH 5-6 eta DBH 1 mailak Ingurune eta Biologia-Geologia ikasgaietan baso igel gorria bizi den zonaldeko urmaelak ikertu ditugu basozainen laguntzarekin. Gehiago jakin nahi baduzue, Garraldako ikastetxean informazio panelak jarri ditugu ,eta baita Irati Irratian eta Ikasleen Irati Biosfera blogean entzun eta irakur dezakezue.…
Jarraitu irakurtzen Garralda-Otsagi zientzia ikerketan elkarrekin lanean
Garralda-Eutsi belaunaldien arteko topaketa osasuntsua
DBH 3. mailako ikasleok Biologia ikasgaian giza anatomia ikasten egon gara: arnas, zirkukazio eta lokomozio aparatuak. Ikasitakoa praktikan jartzeko, Eutsikoei soinketa saio bat prestatu diegu, erresistentzia eta indarra lantzeko. Txirrindulaz Aurizberrira joan ginen eta, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, Antsobin Xuringoa errekako parametro fisiko-kimikoak neurtzeko eta Auritzeko frontoian Plastika ikasgaian perspektiba lantzeko probestu genuen. Jarduera honi buruz informazio gehiago nahi…
Jarraitu irakurtzen Garralda-Eutsi belaunaldien arteko topaketa osasuntsua
Xei-eskola
Apirilaren 25ean, larunbatean, Garraldako Xei-eskolaren 2. edizioa ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek harrera egin ondoren, goizeko ekintzekin hasi ginen (krosa, herri-kirolak, aurpegi margoketak, puzgarriak, erakusketa, denda, fanfarrea). Fanfarreak alaituta, Garraldan barna ibili ginen. Bazkaltzera 140 pertsona inguru elkartu ginen, Garraldako ostatuan prestatutako otordu goxoarekin. Ondoren bingo musikatua izan genuen. Dantzaldi eta puzgarriekin amaitu genuen eguna. Oso…
Liburuaren Nazioarteko eguna
Apirilak 23an Liburuaren Nazioarteko eguna ospatu dugu Garraldan. Honela, ikasle bakoitzak liburu bat ekarri du etxetik eta trukean bono jaso dut. Ondoren, liburu azoka antolatu dugu eta ikasleek bonoaren truke liburu bat eraman dute etxera.











