Zergatik ditugu begiak kolore ezberdinetakoak?
Zalantza hori sortu zaigu DBH 3 eta 4.mailetan Biologia-Geologia ikasgaian hurrenez hurren Ikusmena eta Genetika gaiak lantzerakoan.
Horren inguruan lana egin dugu: Alde batetik, begiaren anatomia erakusten duten maketak eta beste aldetik, ikastetxeko pertsona guztiei beren begen koloreari buruzko galdetegia egin diegu. Emandako erantzunak estatistikoki aztertu ondoren, begien kolorea nola sortu eta heredatzen den azaltzen saiatu gara. Espero ziren emaitzak lortu ditugu, baina bitxikeria zientifikoren bat ere agertu da.
Dena ikusgai duzue eskolako pasabideetan.









































