2017-2021 Hezkidetza Plana Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateetan gauzatzen duen programa da SKOLAE.
Nork bere bizitza-proiektua aukeratzeko gaitasunak bereganatzen ikasteko prozesuan lagungarri izatea du helburu (askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, arraza, erlijioa, maila ekonomiko eta kulturala, jatorria, eta abar edozein izanda ere); eskola-komunitate guztien eskura jartzen da, haurrak jaiotzen direnetik hezkuntza-etapa guztiak amaitzen dituzten arte.
Garraldako ikastetxea, 2018.urtean hasi zen programa hauxe lantzen, bertan irakasleek formakuntza jasoaz. Honela, egun, bi lan ildo garatzen ari gara:
1.-Ikastetxeko Hezkidetza Nortasun Plana aurrera eramatea hurrengo lau urteetan (2021-2024).
![](https://garraldakozonaldea.educacion.navarra.es/portal1/wp-content/uploads/2023/05/2021-24-Ikastetxeko-hezkidetza-nortasun-plana.jpg)
2.-Ikasturte bakoitzean SKOLAE programako ardatz bat jorratzea ikasleekin, ebaluazio bakoitzean jarduera bat aurrera eramanez. (Proposamen didaktikoak)