Aurreko ostiralean, DBH3-4ko ikasleekin Irunberrira joan ginen bertako batxilergoa eta lanbide heziketa eskaintza ikustera. Modu honetan, gure ikasleek aurrez aurre ikusi zuten, ikasketa hauek egiten ari diren ikasleen egunerokotasuna.



(abajo en castellano)


Komunikazio tailerreko ikasleek erreportaje batzuk egin zituzten eta, kasualitatez, denek emakumezkoei egin zizkieten elkarrizketak. Hori dela eta, Martxoak 8rako emakume horiek aipatutako ideia garrantzitsuak jarri ditugu erakusketa batean. Erakusketan Arantza Inchausti, Miren Cia, Leire Reta, Uxue Garcia eta Nahia Barberena ditugu.



Datorren Martxoaren 9tik 13ra bitarte 2026-27 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea izanen da. Informazio gehiago cpgarral@educacion.navarra.es helbide elektronikoan edo 948 764401 telefonora deitu.

Pozgarria izan da eskolan atzo Amancay Gaztañaga idazlearen bisita jasotzea. DBH1 eta DBH2ko ikasleek berriki irakurri dute haren lana, Martin Martina eta Urrezko orraziaren misterioa, eta oraingoan aukera paregabea izan dute liburuaren atzean dagoen sortzailea aurrez aurre ezagutzeko.
Topaketan zehar, ikasleek galdera ugari egin dizkiote: idazlearen ogibideari buruz, istorioko pertsonaien sorrera eta garapenaz, baita sorkuntza-prozesuari buruz ere. Jakin-min handiz entzun dituzte Amancayren azalpenak, eta benetan aberasgarria izan da erantzun guzti horiek lehen eskutik jasotzea.
Esperientzia motibagarria izan da, irakurzaletasuna sustatzeko eta euskarazko literaturarekiko interesa pizteko aukera bikaina.


Igautreen nondik norakoak aurkeztera hurbildu dira 4 DBHko Enara, Hegoa, Eukene , Maren eta Magali. Gonbidapena luzatu dute mozorrotu eta gerturatu zaitezten beraiekin igautreak ospatzera.
