Pozgarria izan da eskolan atzo Amancay Gaztañaga idazlearen bisita jasotzea. DBH1 eta DBH2ko ikasleek berriki irakurri dute haren lana, Martin Martina eta Urrezko orraziaren misterioa, eta oraingoan aukera paregabea izan dute liburuaren atzean dagoen sortzailea aurrez aurre ezagutzeko.
Topaketan zehar, ikasleek galdera ugari egin dizkiote: idazlearen ogibideari buruz, istorioko pertsonaien sorrera eta garapenaz, baita sorkuntza-prozesuari buruz ere. Jakin-min handiz entzun dituzte Amancayren azalpenak, eta benetan aberasgarria izan da erantzun guzti horiek lehen eskutik jasotzea.
Esperientzia motibagarria izan da, irakurzaletasuna sustatzeko eta euskarazko literaturarekiko interesa pizteko aukera bikaina.




