Aurreko asteazkenean, azaroak 4ean, eskolan pilatzen diren hondakinen inguruko lanketa bat egitera etorri ziren Nafarroako Hondakinen Partzuergoko eta BIDAUSIko mankomunitateko kideak.
Egun honetan, ikasle zein irakasleek jolasgarairako ekarritako hamaiketakoak elkartu eta aztertu egin genituen. Ondoren, zabor horiek sailkatu genituen eta zaborren prebentzioaren garrantzia azpimarratu genuen. Kideekin ekintza egin ostean, gelaratu genituen.
Bukatzeko, ikasle bakoitzak bere etxera bokatoia eraman zuen hauen erabilera sustatzeko.


















