Datorren Martxoaren 9tik 13ra bitarte 2026-27 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea izanen da. Informazio gehiago cpgarral@educacion.navarra.es helbide elektronikoan edo 948 764401 telefonora deitu.
Amancay Gaztañaga idazlearen bisita
Pozgarria izan da eskolan atzo Amancay Gaztañaga idazlearen bisita jasotzea. DBH1 eta DBH2ko ikasleek berriki irakurri dute haren lana, Martin Martina eta Urrezko orraziaren misterioa, eta oraingoan aukera paregabea izan dute liburuaren atzean dagoen sortzailea aurrez aurre ezagutzeko.
Topaketan zehar, ikasleek galdera ugari egin dizkiote: idazlearen ogibideari buruz, istorioko pertsonaien sorrera eta garapenaz, baita sorkuntza-prozesuari buruz ere. Jakin-min handiz entzun dituzte Amancayren azalpenak, eta benetan aberasgarria izan da erantzun guzti horiek lehen eskutik jasotzea.
Esperientzia motibagarria izan da, irakurzaletasuna sustatzeko eta euskarazko literaturarekiko interesa pizteko aukera bikaina.

Eskolako igautreen egitaraua Irati Irratian
Igautreen nondik norakoak aurkeztera hurbildu dira 4 DBHko Enara, Hegoa, Eukene , Maren eta Magali. Gonbidapena luzatu dute mozorrotu eta gerturatu zaitezten beraiekin igautreak ospatzera.
GEO EGUNA
DBH 4ko ikasleok Bio-Geo ikasgaian gure inguruko geologia ikasten egon gara eta gaia amaitzeko, erakusketa bat antolatu dugu LHkoei mendikateak eta bereziki ,Pirinioak nola sortu ziren azaltzeko.
Mandalak margotzeko liburua
DBH 2. mailako ikasleek proiektu berezia burutu dute azken asteotan Plastika ikasgaian. Artea eta geometria uztartuz, mandalaz osatutako liburu bat sortu dute, baina proiektua ez da gelan geratu: LH 1. mailako ikasleei oparitu diete.
Mandalak diseinatzeko prozesuan, DBHko ikasleek marrazketa teknikoko hainbat kontzeptu tekniko erabili dituzte. Liburua osatu ondoren, LH 1. mailako gela bisitatu dute lana aurkezteko.
















