Pirinioko DBHko ikasleen Euskara Batzordeari jarraipena emanez, abenduaren 1ean Otsagabia, Erronkari eta Garraldako DBHko ikasleak eta irakasleak Erronkarin elkartu ginen euskara ardatz gure harremanak sendotzeko. Goizean taldetan banatuta, Ahobizi dinamika eta Baso ihesa egin genituen. Eguzkia lagun bazkaldu ondotik, Euskaraldiko dantza dantzatu eta karaokea egin genuen. Egun ederra pasatu genuen.
Azaroak 25
Azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatu genuen. Honela, eskolan hainbat ekintza burutu genituen, besteak beste, manifestua irakurri zen, geletan Azaroak 25 eguneko jatorria aztertu genuen eta egunari itxiera emateko “Ez, beti da ez” Alarma Morearen abestia ozen, lau haizetara, abestu genuen.
Ornitolanekin testuinguru naturala ezagutzen
Aurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasleak, hurbileko testuinguru naturala gehiago ezagutu ahal izateko, Ornitolan erakundearekin prestatutako ateraldia egin zuten.
“Dolua eta galera” ikastaroa
Garraldako ikastetxeko klaustroak “Dolua eta galera” formakuntza jaso du Goizargi elkartearen eskutik.
Atzoko egunarekin Garraldako ikastetxeko irakaslegoak haurtzaro eta nerabezaroan dolua eta galera kudeatzeko formakuntza bukatu genuen. Goizargi elkarteko Maite eta Martaren eskutik doluan dagoen pertsona bat laguntzeko irizpideak eta baliabideak ikasi ditugu. Benetan ikastaro interesgarri eta baliagarria.
Hona hemen heriotza lantzeko edo doluan laguntzeko baliabide erabilgarriak.
Landa eremuko eskolak
Pasa den ikasturtean, hezkuntza departamentuko Landa eremuko atalak Landa eremuko eskolen inguruko bideo bat osatu zuten eta hementxe duzue ikusteko aukera. Disfrutatu!
2022-23 ikasturte hasiera
ONGI ETORRIAK IKASTURTE BERRIRA
2022-23 ikasturtea hasi da eta jada eskola martxan dago. Aurten berrikuntzekin.
Lerro hauen bidez gure lehendabiziko agurra bidali nahi dizuegu.
Irailaren 7an, asteazkenean, ikasle guztiek ordutegi bera izanen dute: 9:00tan
hasi eta 13:00tan amaitu. Egun horretan ikasleek ez dute eskolan bazkalduko.
Irailak 8tik aurrera jantoki zerbitzua hasiko da HH eta LHko ikasleentzat.
Irailaren 8tik aurrera, ordutegia hauxe izango da, Hezkuntza Departamentuak
zehaztu duen moduan:
Irailean eta Ekainean ordutegia hauxe izango da, Hezkuntza Departamentuak
zehaztu duen moduan:
• HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN: ikasleek, egunero, ordutegi berdina izanen
dute: 9:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dute. 14:00etatik 15:10etara, jantokiko
zerbitzua erabiltzen dutenek, bazkalduko dute eta DBHkoen zain egonen dira
autobusez etxera bueltatzeko, 15:15etan.
• BIGARREN HEZKUNTZAN: egunero ordutegi berdina izango da, 9:00etatik
15:10era. Ondoren 15:15ean autobusa hartuko dute.
Urritik maiatzara bitarte ordutegia hauxe izango da, Hezkuntza Departamentuak zehaztu duen moduan:
• HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN: ikasleek astelehenetik ostegunera ordutegi berdina izanen dute: 9:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dute. 14:00etatik 15:00etara, jantokiko
zerbitzua erabiltzen dutenek, bazkalduko dute eta, ondoren, eskolaz kanpoko jarduerak
izango dituzte 15:00etatik 16:00tara. Ondoren autobusa hartuko dute.
• BIGARREN HEZKUNTZAN: astelehenetik ostegunera ordutegi berdina izango da, 9:00tatik 15:10tara. Ondoren jantokira joango dira eta, bukatzean, 16:00etan, autobusez etxera itzuliko dira.
Ostiraleko ordutegia desberdina da:
- HH-LHkoak ostiraletan jantokian bazkaldu eta 15:15tan autobusa hartuko dute.Beraz, ez da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.
- DBHkoak ostiraletan 15:10etan bukatu eta 15:15tan autobusa hartuko dute, hau da, JANTOKIRIK EZ dute izango.
Bestetik, 2022-2023 ikasturtean Garraldako eskolak zuzendaritza talde berria duela
jakinarazi nahi dizuegu; hauek dira partaideak:
Olatz Goitisolo Gorriz: Zuzendaria
Eider Etxabarri Orotz: Idazkaria
Aitziber Larrea Saragueta : HH-LHko ikasketa burua
Mikel Villarrolain Lasa: DBH-ko ikasketa burua
COVID-19ari dagokionez, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da eskola-
garraioan eta 6 urte edo gehiago badituzte soilik. Osasun Ministerioak ez du COVID-
19a prebenitzeko beste neurririk ezarri ikastetxeetan 2022-2023 ikasturterako.
Bertzerik gabe, jaso gure agurra
Garraldan 2022ko irailaren 1an
Zuzendaritza Taldea