DBH 1. eta 2. mailako ikasleek AEIOZU elkarteak emandako ziberjazarpenari eta zibersegurtasunari buruzko tailerrean parte hartu dute.
Dinamika parte-hartzaileen bidez, – antzerki-forum jaruderak, besteak beste -, ingurune digital seguruago eta errespetuzkoago bat eraikitzearen garrantziaz hausnartu ahal izan dute.
Saioetan zehar, pribatutasuna babesteko, jazarpen egoerak prebenitzeko eta ongizate digitala sustatzeko tresnak eta ikuspegia landu dituzte. Sareetan teknologia arduraz erabiltzea, pentsamendu kritikoa eta enpatia funtsezko gaitasunak dira, bai orainaldiari bai etorkizunari begira, eta tailer honek modu praktikoan indartu ditu.


















