Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturterako aurrematrikula egiteko jarraibideak argitaratu ditu. Aurrez izena emateko epea martxoaren 6tik 10era bitartean izango da. Informazio gehiago jakiteko HEMEN klikatu.
Cooking / Sukaldatzen / Cocinando
LHko 5. eta 6. mailako ikasleek patata tortilla bat egitera animatu ziren abilezia handia erakutsiz. Hemen duzue azken emaitza. Ikusten duzuen bezala etxean egiteko aitzakirik ez!!
Igautreak Garraldako ikastetxean
Garraldako ikastetxeko Euskal Igautreak.
Aurten, aurreko urteetan ez bezala, igautreak ospatu ditugu normaltasun osoz. Azken asteotan Euska Herriko igautreetako pertsonai ezberdinen mozorroa eta euskal kulturarekin izan duten esanahia landu ondoren kalera ateratzeko momentua iritsi da. Eguraldia lagun izanik eta ikasle eta irakaslez osatutako fanfarreak animaturik, karrika buelta koloretsua egin da Garraldako herrian. Joaldunek irikitzen zuten desfilea eta haien atzetik txatxo, momotxorro, hartza eta tximinoa, katilungorriak, lamiak, mamoxarroak, kaskaboboak eta kauteroak kaleak girotu dituzte. Azkenik ikuskizun polita eskaini diete familia eta hurbildu nahi izan duten guztiei dantza eginez eta dantzara gonbidatuz. Bakantza on guztieri eta bueltararte!
Otsailak 15 Greba Administrazio Publikoan
Garraldako eskolako hainbat irakasleok sindikatuen gehiengoak egindako (LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT) greba deialdiarekin bat egingo dugunez zuekin partekatu nahi genituen greba honetara joateko arrazoiak.
Igautreak
3.DBH-ko Gaitasun Digitaleko ikasleak, hurrengo otsailak 17an ospatuko ditugun Igautreen kartela sortu dute. Bertan aurki dezakezue prestatutako egitaraua.
Agate Deuna
Kantari eta puskabiltzan Garraldako karriketan barna. Giro aparta.