“Kanpo Lana” programa prozedura bat da, bizikidetzaren kontrakoak edo harentzako oso kaltegarriak izan daitezkeen jokabideei erantzuteko helburua duena. Honela, ohi bezala ikastetxetik kanporatu beharrean, neurri eraginkorragoak eta hezigarriagoak eratzea da asmoa: erasoa jasan duenaren aldeko neurriak, ikasleen gogoeta eraginen dutenak eta balioak erakutsiko dituztenak, ikasleen alderdi positiboak indartuko dituztenak. Programaren funtsa da ikastetxera joan beharrean, gizarte arloko entitate batera joatea, heziketa lan bat egitera. Entitateak prozesuaren egunez egunekoa kudeatzen du eta ikastetxeak darama haren kontrola. Programa ikasle bakoitzarentzat pertsonalizatua da.
Legearen ikuspegitik, ikastetxera joateko eskubidea galtzea da eta, horregatik, familiaren onarpena behar du. Nafarroako Gobernuaren eta entitate lankideen artean adostutako prozedura da, hitzarmen bidez –entitate publikoen kasuan– edo akordio bidez –entitate pribatuen kasuan–. Erantzukizun zibila entitate lankidearena da.




















