Abenduaren 7an Euskararen eguna ospatu genuen Garraldako Eskolan. Lehenik eta behin, HH eta LHko ikasleek ipuin kontaketa izan zuten. Hori eginda, “Pirata Garrapataren abenturak” antzerkiaz gozatu zuten. Errekreoa eta gero, batzuk serigrafia egiten zuten bitartean, bertzeek furor jolasa egin zuten. Hori bukatuta, HHko ikasleak saltokara joan ziren, eta bitartean, LHkoek serigrafia egin zuten.
Bestalde, DBHko ikasleak bi taldetan banatu ginen. Lehenik eta behin, DBH1 eta 2koek serigrafia egin zuten, eta bitartean, DBH3 eta 4koek meme lehiaketan barre batzuk bota genituen. Gero, ekintzak trukatu genituen. Errekreoa eta gero, DBH guztia elkartu ginen Kike Amonarrizen hitzaldi interesgarria entzuteko. Eguna bukatzeko, dantzaldia egin genuen. Gainera, eguerdian eskola guztia elkartu ginen, elkarrekin abestu eta gozatu genuen.
Lerro hauek baliatu nahi ditugu Euskara Zerbitzuei eskerrak emateko, Kike Amonarrizen hitzaldia finantzatu baitzuten. Bertzalde, eskerrak eman Garraldako Udala eta Euskarabideari, antzerkia antolatu zigutelako.
Egun ederra izan zen, euskaratik eta euskaraz, eta serigrafiarako egin genuen logo lehiaketako esaldiak dioen bezala, Uskara agos ago!