Apirilak 23an Liburuaren Nazioarteko eguna ospatu dugu Garraldan. Honela, ikasle bakoitzak liburu bat ekarri du etxetik eta trukean bono jaso dut. Ondoren, liburu azoka antolatu dugu eta ikasleek bonoaren truke liburu bat eraman dute etxera.


(abajo en castellano)


Apirilaren 16an, Abaurregainan Pirinioetako eskola guztietako ikasle eta irakasleak elkartu ziren, bi urtez behin ospatzen den topaketa berezian. Mendi artean eta naturaren magalean egindako elkargune horrek berriro ere agerian utzi zuen komunitate baten indarra, hizkuntza baten arnasa eta lurralde baten taupada partekatua.
Aurtengo edizioa bereziki esanguratsua izan zen, bi berritasun nagusi ekarri baitzituen. Batetik, ikasleen jolasak Irunberriko Jarduera Fisikoko goi mailako ikasleek gidatu zituzten, balio sinboliko eta pedagogiko handiko ekimena bihurtuz. Ez ziren soilik jolasak izan; lurraldetasunaren eraikuntzan ekarpen zuzena egin zuen esperientzia kolektiboa izan zen. Gazte haiek euskaraz aritu ziren naturaltasunez eta konfiantzaz, hizkuntza biziaraziz eta aldi berean Pirinioetako eskola ezberdinetako ikasleen artean harremanak sendotuz.
Irunberriko ikasleek gidatutako jarduerek funtsezko rola izan zuten elkarren arteko distantziak laburtzeko, aurpegi ezezagunak lagun bihurtzeko eta partekatutako espazio baten sentimendua indartzeko. Lurralde sakabanatuan, halako topaketek kohesioa sortzen dute, eta kasu honetan gazteak bihurtu ziren protagonista, erreferente eta komunitatearen transmisioan katebegi sendo. Euskararen erabilera izan zen jardunaldiaren ardatz nagusia, eta horrek are gehiago indartu zuen topaketaren izaera.
Bestetik, irakasleek ere euren espazioa izan zuten harremanak sendotzeko eta esperientziak partekatzeko. Gabi Berastegik gidatutako gamifikazio tailerrean, naturan garatzeko moduko proposamen didaktiko berritzaileak aurkeztu ziren, ikaskuntza bizipenarekin lotuz eta etorkizunerako ideiak partekatuz.
Goizeko 9:00etatik aurrera hasi ziren eskolak Abaurregainera iristen. Bitarte horretan, Irunberriko ikasleek jolasak gidatu zituzten, giroa pixkanaka berotuz. Azken taldea iritsi ondoren, hamaiketakoarekin indarrak hartu zituzten, eta 11:00ak aldera abiatu ziren jarduera nagusiak: ikasleen jolasak eta irakasleen tailerra.
Eguerdiko 13:00etan, une berezi batek batu zituen guztiak: “Pirinioan Dardara” abestu eta dantzatu zuten, lurraldearen taupada gorputzean sentituz. Ondoren, bazkaria partekatu zuten giro goxoan, solasaldiak eta barreak nagusituz. Bazkaldu ondoren, Irunberriko ikasleekin eta Gabi Berastegirekin batera talde-argazkia atera zuten, eta ondoren denbora libreaz gozatzeko tartea izan zuten.
Arratsaldeko 14:30etik aurrera, pixkanaka bakoitza bere herrirako bidea hartzen hasi zen, baina eguneko bizipenak eta sortutako loturak barruan eramanez. Eguraldiak lagundu zuen, baina batez ere pertsonen arteko giroak egin zuen jardunaldia berezi: beroa, hurbila eta bizia.
Halako topaketek argi uzten dute komunitatea ez dela soilik leku bat, baizik eta elkarrekin eraikitzen den zerbait; hizkuntzan, harremanetan eta partekatutako esperientzietan sustraitzen den zerbait. Eta atzokoa horren adibide garbia izan zen.



Gora Pirineoko herrien Auzolana!
Gora Piritopaketak!
Gora Euskara!

Auñamendiko Disziplinarteko Ikaskuntza
Ikasturte honetan Auñamendi Disziplinarteko Ikaskuntza (ADI) proiektua jarri dugu martxan Garraldako Institutuan. Gai zentrala “Munduko Herriak” hartuta, diziplinarteko proiektu bat garatu dugu DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleekin. Proiektua hiru egunekoa izan da (martxoaren 30a, martxoaren 31 eta apirilaren 1a), eskolako ordutegian.
Ekimen honekin, guztion artean, bizikidetzan, inklusioan eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako eskola eraikitzen jarraitu nahi dugu. Gure helburua identitate partekatua sustatzea da, pertsona bakoitzak gure hezkuntza-komunitateari ematen dion enpatia, lankidetza eta aberastasuna balioetsiko dituena.
Arlo kurrikular guztiek modu koordinatuan parte hartu dute hainbat jardueratan, eta, talde lana, ahozko eta idatzizko produkzioak, ekintzailetza eta, orokorrean, oinarrizko gaitasunak garatzea izango da helburua.
Proiektu hau martxan jartzeko, Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioarekin (MEEK) elkarlanean aritu gara. Beraien eskola bisitatzen egon gara eta haien jarduna oso baliagarria izan zaigu gure lana aurrera eramateko. Eskola horrek hamarkada bat baino gehiago darama, ikasturtero, Ikasgaien Arteko Lan Astea (IALA) proiektua garatzen, eta beren jakituria gogoz helarazi digute.
Irakasleok ilusio, lan eta mimo handiz prestatu dugu proiektu hau, eta ikasleek modu egokian erantzun diote ikasteko modu berri honi.

Martxoaren 20an KORRIKA Garraldatik pasa zen eta ikasleek lekukoa eramateko aukera izan zuten.
Giro ederra sortu zen goizean goizetik eta partehartzea handia izan zen.
Esker mila Guraso Elkarteari prestatutako gosariarengatik!
Ikusi hemen eskolako kilometroaren bideoa:


DBH3koak martxoaren 2tik 4ra Bertizera joan ginen. Bertizeko aterpetxean egon ginen, Larraintzarko eskolakoekin batera, janari eta zerbitzu onak eskaini zizkiguten. Lehenengo egunean, arbolismo eta piragua egin genuen, eta nahiz eta batzuek beldur pixkat izan, oso gustora egon ginen. Bigarren egunean, ferrata bidea eta arroil jeitsiera egin genituen eta arratsaldea Narbarten pasa genuen. Kanpaldia bukatzeko, Baztan Abentura Parkeko tirolina handietan ibili ginen, aterpetxean bazkaldu eta etxera bueltatu ginen. Kanpaldi honetan, lagun asko egin ditugu ❤️. Monitoreak ere oso jatorrak ziren, eta batzuk gainera ezagunak genituen. Zoragarria izan da!


