
Ikasturteko lehen egunean, ikasle guztiek zuhaitz sinboliko bat sortu genuen, adar bakoitza gela bati dagokio eta adar horietatik sortzen diren hosto bakoitzean ikasle bakoitzaren izena dago idatzita. Ikastetxeko sarreran duzue ikusgai.
(abajo en castellano)


Zergatik ditugu begiak kolore ezberdinetakoak?
Zalantza hori sortu zaigu DBH 3 eta 4.mailetan Biologia-Geologia ikasgaian hurrenez hurren Ikusmena eta Genetika gaiak lantzerakoan.
Horren inguruan lana egin dugu: Alde batetik, begiaren anatomia erakusten duten maketak eta beste aldetik, ikastetxeko pertsona guztiei beren begen koloreari buruzko galdetegia egin diegu. Emandako erantzunak estatistikoki aztertu ondoren, begien kolorea nola sortu eta heredatzen den azaltzen saiatu gara. Espero ziren emaitzak lortu ditugu, baina bitxikeria zientifikoren bat ere agertu da.
Dena ikusgai duzue eskolako pasabideetan.



Euskararen erabilera ikasleen artean sustatzeko helburuarekin, ikasturtean zehar bi jarduera egin dira. Batetik abesti ezkutua eta bestetik, Berbaxerka jokoa. Urrian hasi eta Gabonak bitarte DBHko ikasleek esaldi ezkutua asmatu eta honen abestia zein zen asmatu behar izan zuten. Bederatzi esaldi asmatu behar izan zituzten eta irabazleak lehen jarduera honetan Nahia Dufur eta Hegoa Dufur izan ziren. Bikoteak sari moduan Korrikako lekukoa eraman zuen eskolako kilometroan. Urtarriletik maiatzera berriz, berbaxerka jokoa proposatu zaie asteroko maiztasunarekin eta berriz ere, Nahia eta Hegoa gailendu dira. Zorionak neskak!


Azken ebaluaketa honetan Otsagiko ikastetxeak gonbidatuta,Otsagabiako eta Garraldako ikasleok bi ikerketa zientifiko egin ditugu: Alde batetik, LH 5-6 eta DBH 1 mailak Ingurune eta Biologia-Geologia ikasgaietan baso igel gorria bizi den zonaldeko urmaelak ikertu ditugu basozainen laguntzarekin. Gehiago jakin nahi baduzue, Garraldako ikastetxean informazio panelak jarri ditugu ,eta baita Irati Irratian eta Ikasleen Irati Biosfera blogean entzun eta irakur dezakezue. Beste alde batetik, DBH 4. mailako Biologia-Geologia ikasgaian, Azpegiko Zohikaztegiari buruzko ikerketa egin dugu. Informazio gehiago Irati Irratian eta Ikasleen Irati Biosfera blogean duzue.






DBH 3. mailako ikasleok Biologia ikasgaian giza anatomia ikasten egon gara: arnas, zirkukazio eta lokomozio aparatuak. Ikasitakoa praktikan jartzeko, Eutsikoei soinketa saio bat prestatu diegu, erresistentzia eta indarra lantzeko. Txirrindulaz Aurizberrira joan ginen eta, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, Antsobin Xuringoa errekako parametro fisiko-kimikoak neurtzeko eta Auritzeko frontoian Plastika ikasgaian perspektiba lantzeko probestu genuen. Jarduera honi buruz informazio gehiago nahi baduzue, Irati Irratian duzue aukera.




Apirilaren 25ean, larunbatean, Garraldako Xei-eskolaren 2. edizioa ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek harrera egin ondoren, goizeko ekintzekin hasi ginen (krosa, herri-kirolak, aurpegi margoketak, puzgarriak, erakusketa, denda, fanfarrea). Fanfarreak alaituta, Garraldan barna ibili ginen. Bazkaltzera 140 pertsona inguru elkartu ginen, Garraldako ostatuan prestatutako otordu goxoarekin. Ondoren bingo musikatua izan genuen. Dantzaldi eta puzgarriekin amaitu genuen eguna.
Oso egun polita izan genuen. Mila esker antolaketan eta egunean parte hartu zenuten guztioi.


















