Apirilaren 25ean, larunbatean, Garraldako Xei-eskolaren 2. edizioa ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek harrera egin ondoren, goizeko ekintzekin hasi ginen (krosa, herri-kirolak, aurpegi margoketak, puzgarriak, erakusketa, denda, fanfarrea). Fanfarreak alaituta, Garraldan barna ibili ginen. Bazkaltzera 140 pertsona inguru elkartu ginen, Garraldako ostatuan prestatutako otordu goxoarekin. Ondoren bingo musikatua izan genuen. Dantzaldi eta puzgarriekin amaitu genuen eguna.
Oso egun polita izan genuen. Mila esker antolaketan eta egunean parte hartu zenuten guztioi.






















