Igautreen nondik norakoak aurkeztera hurbildu dira 4 DBHko Enara, Hegoa, Eukene , Maren eta Magali. Gonbidapena luzatu dute mozorrotu eta gerturatu zaitezten beraiekin igautreak ospatzera.
Mandalak margotzeko liburua
DBH 2. mailako ikasleek proiektu berezia burutu dute azken asteotan Plastika ikasgaian. Artea eta geometria uztartuz, mandalaz osatutako liburu bat sortu dute, baina proiektua ez da gelan geratu: LH 1. mailako ikasleei oparitu diete.
Mandalak diseinatzeko prozesuan, DBHko ikasleek marrazketa teknikoko hainbat kontzeptu tekniko erabili dituzte. Liburua osatu ondoren, LH 1. mailako gela bisitatu dute lana aurkezteko.


NEGUKO FESTA
2025eko abenduaren 19an Neguko Festa ospatu genuen eskolan.
Goizeko 9:00tan etorri ginen baserritarrez jantzita eta tailer batzuk egin genituen: just dance, euskal dantzak, eskulanak eta aurpegi margoketa. Jarraian, 11:15etan patioan hamaiketakoa hartu genuen eta gaztaina erreak jan genituen. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ikustera gerturatu ginen eta abestu egin genien. Kalejiran, musikarekin batera, Errotaraino joan ginen eta talde bakoitzak aukeratutako abestia interpretatu zuen, irakasleak barne, eta ekitaldia bigarren hezkuntzako ikasleek antolatutako zozketa batekin bukatu zen. Zorionak saridunei!
Bukatzeko, kalejiran eskolaraino bueltatu ginen eta honi amaiera eman genion familia eta irakasleentzako luncharekin. Mila esker gerturatu eta parte-hartu zuten pertsona guztiei, urteari bukaera zoragarria emanez!








Euskararen eguna
Pasaden abenduaren 4ean, urtero bezala, Garraldako eskolan euskararen eguna ospatu genuen.
Eskolara heltzean talde bakoitzak pelikula bat ikusi genuen gure gelan. Ondoren adin desberdinetako ikasleak nahastu ginen eta dinamika desberdinetaz gozatu genuen. Dinamika horiek hitz tailerra (murala), herri kirolak, zonaldeko kirolarien tailerra eta Aezkeraren inguruko tailerra izan ziren. Dinamika hauek amaitzean denok elkartu ginen eta ekitaldi nagusia ospatu genuen. Janus Lesterren Kantu on bat abestia abestu genuen eta otapurrak jan genituen. Eskerrik asko sukaldariei, zeinen goxoak zeuden! Eguna bukatzeko DBH-ko ikasleek dantzaldia izan zuten pistan.
Egun zoragarria izan zen eta eskolako xede garrantzitsuenetariko bat presente egon zen goiz osoan zehar. Garraldan euskaraz hezi eta bizi nahi dugu!
Esker bereziak eman nahi dizkiegu Ion Retegi eta Maider Ardanazi pilota joku desberdinak haurrengana hurbiltzeagatik eta Edurne Bidadorri Aezkerako hitz jolasak prestatzeagatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere Javi Antxori eta Alejandro Belzunceri otapurrak sukaldatzeko logistikan laguntzeagatik.




























