Musikariak ikastetxeetan” programaren baitan, DBH 3 eta 4ko ikasleek Miren Narbaiza musikariaren ibilbidea ezagutu eta bere musikaz zuzenean gozatzeko aukera ederra izan dute.
Aitor Arana idazlea eskolan
“Liburuak gozagarri” programaren baitan, Aitor Arana idazle legazpiarra eskolan izan dugu. Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleekin saioak egin ditu, eta gure ikasleek bere lana hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute.
Segi dezagun literaturaren mundu magikoan bidaiatzen!
Pirineoan Behin 2.0 lehiaketa
Aurten ere DBHko ikasleen Pirinioko Euskara Batzordean PIRINIOAN BEHIN lehiaketa antolatu dugu. Abenduaren 2an hasita eta 10 astez, astero Pirinioarekin lotura duten historia, gastronomia, euskara, natura, geografia/toponimia, pertsona ospetsuak eta ohitura/ospakizunen inguruko galderak erantzunen ditugu.
Ikasle eta irakasleek parte hartuko dugu, denera 26 talde osatu ditugu.
Sailkapena ikusi nahi? Hementxe duzue:
Zorte on denoi, anitz ikasi eta goza dezagun elkarrekin!
IRTEERA IRUÑERA
Pasa den azaroaren 23an, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Iruñera irteera egin zuten. Haur Hezkuntzako ikasleak Erraldoiak eta Kilikiak ikustera eta Lehen Hezkuntzakoak Salting-era.
[Read more…] about IRTEERA IRUÑERAAzaroak 25, indarkeri sexistaren aurkako eguna
Pasa den azaroaren 25ean Garraldako eskolako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat jarduera burutu zituzten indarkeri sexistaren aurkako eguna zela eta. Hona hemen egunaren laburpen bideoa eta ekitaldian irakurritako manifestua.
[Read more…] about Azaroak 25, indarkeri sexistaren aurkako egunaCIMA-koen bisita
DBH-4ko ikasleek CIMA-ko (Centro de Investigación Médica Aplicada) bisita izan zuten eskolan. Bertan, minbizia zer den azaldu ziguten eta ikerketa prozesua nola burutzen duten aipatu sendagaia aurkitzeko. Ondoren, argazkietan ikus daitekeen moduan, ikasleek giza ADNa atera zuten eta hauek konparatu ezberdintasunak ikusteko.
Mila esker María eta Carmeni Garraldara etortzeagatik eta beraien lana pasioz azaltzeagatik.