Aurten ere Mikroipuin Lehiaketan parte hartu dugu eta gure ikasle batzuek sariak lortu dituzte.
Skolae formakuntza
Garraldako irakasleok, Skolae programaren barnean Hezkidetzaren formakuntzarekin jarraitzen dugu. Hasteko, hizkuntza ez sexistaren erabileraren inguruko bideo interesgarri hau ikustera animatzen zaituztegu!
Martxoak 8
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna
Garraldako Eskolako Manifestua:
Gaurko egun hontan betaurreko moreak jantzi behar ditugu, 3811 milioi emakumeren bizitza eta askatasunaren alde borrokatzeko. Gaur emakumeen egun honetan, berdintasuna eta elkartasuna aldarrikatzera gatoz. Eskatzen dugun gauza bakarra guztiona den borroka hontan gure ondoan egotea da, emakumeon ondoan.
Urteen eraginez eta borroka askorekin azken urte hauetan lortutako aurrerapenak hasieran nola zegoen ikusita aldaketa handia egon da: gauza esenzialetan parte hartzeko, lan egiteko, bozkatzeko, kirolean, gure etorkizuna aukeratzeko, diborziatzeko, nahi dugun arropa eramateko…
Baina bukatu ez diren gauza gehienetan bezala, oraindik badaude aldarrikatzeko gauza asko, adibidez: beraien senarren eskutan hiltzen diren emakumeak, gauero kaleetan beldurrez ibiltzen direnak bortxatzeko arriskuan daudelako, gonarekin joateagatik komentario matxistak entzuten dituztenak, pertsona matxistekin daudenak, egunero etxean umeak eta zaharrak zaintzen gelditzea…
Gaur egun, beste emakumeen esperientziak eta iritziak jakinda eta ikusita, eskatzen duguna, gure etorkizuna guk bakarrik aukeratzeko, eskubideak, askatasuna eta berdintasuna dira. Zeren zain zaude gure borrokara gehitzeko? Zer nahi duzu, munduak horrela jarraitzea edo eskubideen alde borrokatu? Zure laguntzarik gabe gizarte honek aurrera egingo du?
HAU EZ DA EGUN BATEKO BORROKA, EGUNEROKOA BAIZIK !!!
LH3-4ko proiektua: AMERINDIARRAK
Lehen hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek Amerindiarrak ezagutu dituzte eta horiekin ikasitakoa biltzeko lan txukun bat egin dute zuek guztiekin partekatu nahi izan dutena. Zuen gustokoa izatea espero dugu!
Agate Deuna 2021
Gaur, otsailaren 5an Agate Deunaren eguna dugu, eta atzoko egunarekin, urtero bezala, Agate Deunako koruak (gure eskolako haur eta lehen hezkuntzako ikasleak hain zuzen ere) Garraldako kaleetara atera ziren, “Oles-oles!” kantuen bitartez eta makilen laguntzarekin lurra esnatzera.
Urte berri on guztioi!!
Garraldako eskolan abenduaren 22an ospatutako Neguko Festaren bideoa. Zuen gustukoa izatea espero dugu.













