Pasa den azaroaren 25ean Garraldako eskolako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat jarduera burutu zituzten indarkeri sexistaren aurkako eguna zela eta. Hona hemen egunaren laburpen bideoa eta ekitaldian irakurritako manifestua.
MANIFESTUA:
Indarkeriaren aurka borrokoatu behar dugu, baina zer da indarkeria? Indarkeria ez da bakarrik jotzea edo iraintzea, indarkeria ere zure pribazitatea ez errespetatzea da, lagunekin ez egotea bikotekideak erraten dizulako edo kontrolatzea. Ez gara konsziente, baina gauza txiki anitz indarkeria handia da.
Emakumeok aske izan nahi dugu, baina ez gara beti horrela sentitzen. Kalean goazenean ez dugu beldurrik sentitu nahi, ez dugu begiradarik sentitu eta oihu eta txisturik entzun nahi. Nire janzkera nik aukeratzen dut nik nahi dudalako, eta ez gizonen iritzia entzuteko. Hau dena ere indarkeria da, eta honekin bukatu nahi dugu!
Gizonok emakumeak errespetatu behar ditugu. Gizon eta emakumeek balio berdina dugu. Argi dugu gu ez garela inor emakume bati gure iritzia emateko eskatu gabe, jazartzeko edo oihuka aritzeko. Indarkeria hau bukatzea gure esku dago.
Denok elkarrekin lortuko dugu! Honen kontra egunero borrokatuko dugu!