Maiatzaren 3 eta 4an Iturramako institutuak III. Paper Bridge Paperezko Zubi Lehiaketa ospatu zuen eta Garraldako DBH1eko ikasleek bertan parte hartu zuten Nafarroako beste hainbat ikastetxeetako ikasleekin batera.
Lehiaketaren helburua ahalik eta zamarik haundiena jasango duen paperezko zubia diseinatu eta eraikitzea da. Horretarako soilik papera erabili daiteke eta itsasgarri bezala kola txuria edo termofusiblea.
Ikastetxe guztien artean Hegoa Dufur -ek eta Aitor Urrak osatutako taldeak 4.postua lortu zuten, beraien zubiak 30kg jasan bait zituen. Zorionak bikote!