Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna
Garraldako Eskolako Manifestua:
Gaurko egun hontan betaurreko moreak jantzi behar ditugu, 3811 milioi emakumeren bizitza eta askatasunaren alde borrokatzeko. Gaur emakumeen egun honetan, berdintasuna eta elkartasuna aldarrikatzera gatoz. Eskatzen dugun gauza bakarra guztiona den borroka hontan gure ondoan egotea da, emakumeon ondoan.
Urteen eraginez eta borroka askorekin azken urte hauetan lortutako aurrerapenak hasieran nola zegoen ikusita aldaketa handia egon da: gauza esenzialetan parte hartzeko, lan egiteko, bozkatzeko, kirolean, gure etorkizuna aukeratzeko, diborziatzeko, nahi dugun arropa eramateko…
Baina bukatu ez diren gauza gehienetan bezala, oraindik badaude aldarrikatzeko gauza asko, adibidez: beraien senarren eskutan hiltzen diren emakumeak, gauero kaleetan beldurrez ibiltzen direnak bortxatzeko arriskuan daudelako, gonarekin joateagatik komentario matxistak entzuten dituztenak, pertsona matxistekin daudenak, egunero etxean umeak eta zaharrak zaintzen gelditzea…
Gaur egun, beste emakumeen esperientziak eta iritziak jakinda eta ikusita, eskatzen duguna, gure etorkizuna guk bakarrik aukeratzeko, eskubideak, askatasuna eta berdintasuna dira. Zeren zain zaude gure borrokara gehitzeko? Zer nahi duzu, munduak horrela jarraitzea edo eskubideen alde borrokatu? Zure laguntzarik gabe gizarte honek aurrera egingo du?
HAU EZ DA EGUN BATEKO BORROKA, EGUNEROKOA BAIZIK !!!