Kaixo familia.
Ohar honen bidez datorren astelehenetik aurrera zuen seme-alabek ikasteko ohiturarekin jarraitzeko plangintza moduko bat bidaltzen dizuegu, orientagarri gisa. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu egunero tarte bat honi eskaintzea.
- Ordutegia: Eskolara etorriko balira bezalatsuko ordutegia mantentzen saiatu.
- Lana:
- Goizetan:
- Matematika, ordu bat (ariketak, joku interaktiboak, buruketak…)
- Atsedenaldia (hamaiketakoa…)
- Hizkuntzak, ordu bat (euskara, gaztelera eta ingelesa)
- Arratsaldetan:
- Hizkuntzak, ordu bat (goizean egin ez duen bat)
- Beste gai batzuen errepasoa, ordu bat (ingurune, musika, plastika…)
- Goizetan:
Har ezazue agur bero bat.
Eskolako irakasleak