Pasa den abenduaren 10ean Zubirin kokatua dagoen Agotzenea eko-hezigunera bisita egin genuen 4.DBHko Teknologiako ikasleekin
Pasa den abenduaren 10ean DBH 4. mailako teknologikoko ikasleak Agotzenea eko-hezigunera joan ginen. Gure teknologiako irakasleak (Eider) aukeratu zuen horra joatea etxebizitzetako instalakuntzak eman ditugulako eta oso erreferentzia ona izan ahalko genuelako proiektu horrekin.
Zer da ?
Agotzenea ekohezkuntzen gune bat da, hura jendeari erakusteko bio-eraikuntza da. Erakutsi nahi duena da gure osasunerako eta ingurumenerako eraikuntza konbentzionala baino onuragarriagoa dela.
Proiektu hau material naturalez eraikia dago: egurrez, lastoz, lokatzaz…
Egileak:
Urtzi Arrieta Puñal bi egileetako bat da, hau Zubirikoa da eta arkitektura ikasi zuen, beti izan zuen buruan horrelako proiektu bat egitea eta bere “sozioarekin” elkartu zenean aurrera eraman zuen.
Ander Magallon Lusarreta beste egilea da, Atarrabiakoa da. Proiektu mekanikoen garapena ikasi zuen eta bere “sozio” bezala horrelako eraikuntza bio-klimatiko bat eraiki nahi zuen.
Pazientzia eta goxotasun osoz Anderrek sortutako eko-hezigunearen instalazio guztiak azaldu zizkigun: bero instalakuntzak, argin instalakuntzak, ur-instalakuntzak… Asko ikasi genuen goiza horretan. Benetan proiektu polita eta interesgarria.