Pasa den azaroaren 23an, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Iruñera irteera egin zuten. Haur Hezkuntzako ikasleak Erraldoiak eta Kilikiak ikustera eta Lehen Hezkuntzakoak Salting-era.
[Read more…] about IRTEERA IRUÑERAAzaroak 25, indarkeri sexistaren aurkako eguna
Pasa den azaroaren 25ean Garraldako eskolako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat jarduera burutu zituzten indarkeri sexistaren aurkako eguna zela eta. Hona hemen egunaren laburpen bideoa eta ekitaldian irakurritako manifestua.
[Read more…] about Azaroak 25, indarkeri sexistaren aurkako egunaCIMA-koen bisita
DBH-4ko ikasleek CIMA-ko (Centro de Investigación Médica Aplicada) bisita izan zuten eskolan. Bertan, minbizia zer den azaldu ziguten eta ikerketa prozesua nola burutzen duten aipatu sendagaia aurkitzeko. Ondoren, argazkietan ikus daitekeen moduan, ikasleek giza ADNa atera zuten eta hauek konparatu ezberdintasunak ikusteko.
Mila esker María eta Carmeni Garraldara etortzeagatik eta beraien lana pasioz azaltzeagatik.
Eskolaldi jarraia PROIEKTUA
Garraldako ikastetxeak ere eskolaldi jarraia izateko proiektua prestatu du.
Nafarroako hainbat eskola bezala, gurean ere Eskolaldi Jarraiaren proiektua prestatu dugu eta prozesuaren lehen eta bigarren faseak gaindituta (hau da, klaustroaren eta eskola kontseiluaren bozkaketarako prozesuak), orain familien ordua da. azaroaren 16an 15:00etatik 16:00etara, HH eta LHko familientzako, eta 16:00etatik 17:00etara, DBHko familientzako gaiaren inguruko informazioa jasotzeko bilerak deituta daude. Bozkaetak abenduaren 1ean izango direlarik.
Proiektua e-postaz bidali bada ere, hemen ere eskura duzue.
Pirinioetako eskolarteko III. mikroipuin lehiaketaren liburuxka,
Hementxe dituzue kategoria bakoitzeko ipuin hautatuak biltzen dituena.
Ongi etorriak ikasturte berrira!!
2021-22 ikasturtea hasi da eta jada eskola martxan dago.
Lerro hauen bidez gure lehendabiziko agurra bidali nahi dizuegu.
Irailaren 8an, asteazkenean, ikasle guztiek ordutegi bera izanen dute: 9:00tan
hasi eta 13:00tan amaitu. Egun horretan ikasleek ez dute eskolan bazkalduko.
Irailak 9tik aurrera jantoki zerbitzua hasiko da ikasle guztiontzako, HH, LH eta
baita DBH-ko ikasleentzat ere.
Irailaren 9tik aurrera, ordutegia hauxe izango da, Hezkuntza Departamentuak
zehaztu duen moduan:
• HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN: ikasleek egunero ordutegi berdina izanen
dute: 9:00tan hasi eta 14:00tan amaituko dute. 14:00tatik 15:00tara, jantokiko
zerbitzua erabiltzen dutenek, bazkaldu eta DBHkoen zain egonen dira autobusez
etxera bueltatzeko, 15:45etan gutxi gora behera.
• BIGARREN HEZKUNTZAN: egunero ordutegi berdina izango da, 9:00tatik
15:00tara. Segidan jangelan bazkalduko dute eta ondoren 15:45etan autobusa hartuko
dute.
Ikasturte honetan, aurreko urteko higiene eta segurtasun neurri berdinak mantenduko
dira, Hezkuntza Departamentuaren jarraibideetan oinarrituz. Hala ere, aldaketa
batzuk daude:
● HH-koak musukorik gabe ibili daitezke eremu guztietan garraiobideetan izan
ezik.
● Hamaiketakoak jolastokian jango dira.
● Gutxinaka jolastokian materiala erabiltzen utziko zaie elkarbizitza taldeak
mantenduz.
2021-2022 ikasturteko Kontingentzia Plana eskolako web orrian duzue
eskuragarri COVID-19 atalean.
Eskolara sarrera sektoreka eta maila baxuenetik altuenera:
- Sektorea (HH) arrapalatik sartuko da 8:55etan.
- Sektorea (LH) eskaileratik sartuko da 8:58tan.
- Sektorea (DBH) frontoitik sartuko da 8:55etan
Eskolatik irteera sektoreka eta maila baxuenetik altuenera:
- Sektorea (HH) arrapalatik aterako da 15:40etan.
- Sektorea (LH) eskaileratik aterako da 15:35etan.
- Sektorea (DBH) frontoitik aterako da 15:45etan.
Beste aldetik, 2021-2022 ikasturtean Garraldako eskolak zuzendaritza talde berria
duela jakinarazi nahi dizuegu; hauek dira partaideak:
– Eva Gonzalez Zazpe: Zuzendaria
– Maite Ozkoidi Irurozki: Idazkaria
– Osane Goikoetxea Jauregi: HH-LH-ko ikasketa burua
– Mikel Villarrolain Lasa: DBH-ko ikasketa burua
Bertzerik gabe, jaso gure agurra
Garraldan 2021ko irailaren 3an
Zuzendaritza Taldea