Kaixo, gu DBH 4ko Orientazio Profesionala ikasgaiko ikasleak gara, eta azken hilabete honetan kirol txapelketak antolatu ditugu,
Lehendabizi DBH-ko ikasle guztioi galdetegi bat eman genien. Horrela geihen aukeratu zuten kirolak aukeratu genituen (futbola, frontenis, eskubaloia, eskupilota, mus, partxis eta pin-pon). Ondoren, galdetegi honekin hautatutakoa kirol bakoitzeko taldeak egin genituen zozketa bidez. Gero kartelak eta planifikazioa egiten hasi ginen. Hau dena eginda genuenean, egutegia prestatu genuen eta informatzeko kartelak jarri genituen. Zailtasun asko izan ditugu parte hartzaileek ez koinziditzeko egun, ordu eta kirol ezberdinetan. Aurrerago arauak planifikatzen eta adosten hasi ginen.
Orduan, Ikasbidaiaren gaia atera zen eta dirua irabazteko zerbait pentsatu genuen. Bururatu zitzaigun zeremonia bukatzean, bokata batzuk egitea, eta horiek salduta, irabazten genuena ikasbidairako geratzea.
Txapelketa bakoitzeko iarbazleentzat dominak txapak egiteko makina batekin sortu genituen, eta baita diplomak ere. Partidu guztiak behin amaituta, sariak banatzeko zeremonia prestatu genuen pistan, diplomak eta dominak entregatzeko.
Txapelketa hauekin espero dugu DBH-ko ikasle eta irakasle guztiak oso ongi pasa izana, guk ere oso ongi pasa dugu dena antolatzen, nahiz eta lan gogorra izan.








Utzi erantzuna