DBH4ko ikasleok Biologia-Geologia ikasgaian,fosilizazio prozesua ikasten eta ikertzen egon gara. Fosilizazio prozesua simulatzeko,gure inguruan aurkitu daitezkeen fosilen erreplikak sortu ditugu. Hori egiteko, buztin zati bat hartu eta zapaldu genituen eta fosila gainean jarri eta berriz zapaldu genuen molde bat lortzeko,eta ondoren labean sartu ongi lehortzeko.
Gai hau ematen ari ginela probesteko,LH 1 -koei fosilei buruzko azalpen txiki bat genien:zer diren nola sortzen diren eta erreplika horiek nola egin genituen. Bukatzeko jolas bat egin genuen, fosila eman eta bere erreplika bilatu behar zuten.
Gure ustez proiektu hau polita izan da txikiei azalpenak ematea oso ongi egon zelako.







