Urriak 30 eta 31ean, bai Lehen Hezkuntzan (3. mailatik aurrera) nola DBHn, Bide Hezkuntzako tailerrean parte hartu zuten gure ikasleek. Tailerrean, oinezkoen eta gidarien zirkulazio arauak eta betebeharrak birpasatu zituzten. Tailer honetan, bai errepidetik nola espaloitik nola ibili behar dugun ikasi zuten. Horretarako, foruzaingoa etorri zen eskolara, eta egin beharrekoak azaldu zizkiguten. Hortaz gain, Lehen Hezkuntzakoek, ikasitakoa haien txirrindulekin praktikan jartzeko aukera izan zuten. Horretarako, foruzaingoak eskolako pistan zirkuito bat jarri zuen.



