DBH3ko ikasleek Historiaurreko instrumentuak sortu dituzte musikako ikasgaian. Garai horretako instrumentuak oso oinarrizkoak ziren, izan ere, naturan aurkitzen ziren elementuak erabiltzen zituzten, adibidez harriak, adarrak edota haziak. Instrumentu hauen helburua naturako elementuak imitatzea zen eta erritualei lotuak zeuden.
Ideia honetan oinarriturik eta beraien sormena erabiliz, ikasleek 5 instrumentu sortu dituzte: banjovi, macarenus abstractus, danbor-kutxa, danboraka eta arpua.




