Maiatzak 9an, LH 4.5. eta 6. mailakoak Iruñara joan ginen “Reciclón” lehiaketan irabazi genuen saria jasotzera.
Material birziklatua erabiliz maskota bat egin genuen eta denbora dexente eskeini genion: PIRITRAK (traktore/animalia). Azkenean, finalera iritsi ginen baina ez genuen bozka nahiko lortu sarituak izateko. Gure harridurarako, epaimahaikoek Accesita eman ziguten. Irabazleen sari berdina jaso genuen, Sendaviva-ra irteera. Saria Bidausi Mankomunitateko lehendakari den Joxepe Irigarayk eman zigun, beste batzuen artean.
Bukatzeko, aprobetxatu nahi genuke bozkatu gaituzuen guztioi eskerrak emateko. Eskerrik asko bihotzez!
BIBA GARRALDAKO ESKOLA! GORA PIRINIOAK! GORA BIRZIKLAPENA! GORA SORMENA!

Utzi erantzuna