Aurreko asteetan, gure eskolako 2., 3. eta 4. DBHko ikasleak proiektu interesgarri eta aberasgarri batean murgildu dira: historian zehar garrantzia izan duten emakume artista eta zientzialarien bizitza eta lana ezagutzea.
Bikoteka lan eginez, ikasleek emakume ezberdinen biografia eta ekarpen nagusiak ikertu dituzte. Horren emaitza izan da emakume bakoitzaren bizitza eta lanaren inguruko laburpen orri bat, baita haien obraren baten adierazpen artistiko edo zientifiko bat ere.
Hurrengo asteetan lan hauek goiko pasabidean izanen dituzue ikusgai. Anima zaitezte etortzera eta ikustera!



Utzi erantzuna