Martxoaren 10etik 12ra DBH 3koak Bertizen egon ginen. Lehenengo egunean, goizean, Bertiz Abentura Parkera joan ginen eta zuhaitzen artean egon ginen. Arratsaldean, berriz, ugeldera piragua egitera joan ginen. Bigarren egunean, ferrata bidea eta tirolinak egin genituen goizean. Arratsaldean, arroil jaitsiera eta uretatik ibili ginen saltoak egiten.
Azken egunean, Bertizeko parke botanikoan egon ginen, jinkana egiten eta zuhaitz motak ikusten.
Narbarteko aterpean zeuden langileak oso jatorrak ziren. Eman ziguten zerbitzua eta janaria oso ona zen. Berako Toki Ona institutuko ikasleekin egon ginen eta haiekin aktibitateak egin genituen. Kanpaldi ederra izan da eta oso gustura egon gara.


Utzi erantzuna