Otsailak 26 martxoak 1eko astean Lehen Hezkuntzako 5 eta 6.mailako ikasleak Aste Txurian egon ginen, Izaban. Gure lehenengo aldia zen kanpaldi batean 4 gau eta 5 egun pasa behar genituela, eta pixkat urduri geunden, gainera, gehienek ez genekien eskiatzen eta hori beste erronka bat ere bazen.
Lehenengo egunean, Izabara iritsi, frontoian hamaiketakoa hartu eta bakoitzari zegokien eskietako botak eman zizkiguten, hartu eta Ferialera igo ginen. Dena elurtuta zegoen eta elurra hari zuen momentu horretan ere. Gure monitorea izango zena ezagutu, eskiak hartu eta eskiatzeko lehenengo kontaktuarekin hasi ginen. Lehenengo toki lauean, nola erori eta nola altxatu erakutsi zigun, ondoren aldapak igotzen eta jeisten hasi ginen poliki poliki.
Ondoren bazkaldu eta Izabako Hotelera jeitsi ginen, bertan egin genuen lo aste guztian. Hotelean oso gustora egon ginen. Zubiriko eta Erroko ikasleak ere bertan ziren. Hotelean jolasteko gela bat utzi ziguten eta batez ere gaueetan erabili izan genuen mahai jolasetan ibiltzeko. Bazkal ondoren, denbora libre genuenean, herritik ibiltzen ginen, frontoian jolasten, enparantzan… jolasteko materiala genuen eta monitore batzuk bertan ziren ere laguntza behar izanez gero. Ondoren 18:00etatik 20:00etara gutxi gora behera, beste ekintzak genituen.
Goizero eskiatzera joaten ginen, baina elur asko egin zuenez, Mata de Hayan gelditu ginen aste osoa. Bertan ez ziren aldaparik ia-ia, baina gustora aritu ginen eta eskiekin jolas ezberdinak egin ahal izan genituen.
Oso ongi pasa genuen eta errepikatzea gustatuko litzaiguke!
Utzi erantzuna