Ingurugiroa zaintzeko aldarria eginez hasi dugu martxoa Garraldako institutuan!
Gaur, martxoaren aurreneko egunean, Bidausiko Jon etorri zaigu ikastetxera. Bertan, bi saio burutu ditu, DBHko 1. eta 2. mailetakoko ikasleekin lehenik eta 3. eta 4.ekoekin, ondoren, etxeetan zein eskolan bertan egiten dugun hondakinen kudeaketari buruz hausnartzeko. Ikasleak, taldeka lanean aritu dira eta hondakinen kudeaketako faseak landu dituzte: prebentzioa, berrerabilera, birziklatzea eta zabortegietara bideratzea. Ondoren, gaizki egiten denaren inguruan ere hausnartu dute, zonaldeko edukiontzien argazkiak ikusi ostean. Eta azkenik, konpostaren inguruan bete beharreko lau pausuak landu dituzte: hondakinak bereiztea, edukiontzian biltzea, nahastea eta materia lehorra eranstea. Eskolan bertan, konpostaren prozesua ongi egiten dela bermatu nahi dugu, eta hau izan da horretarako eman dugun lehen pausoa.
Goazen ba bide onetik eta jarrai dezagun lanean!