Urriaren 20an, DBH guztia Sarara, Lapurdi, joan ginen bertan IKUSI MIKUSI Haur eta gazteentzako liburu azoka baitzen, eta han, hainbat ekintza egin genituen.
Sarara iritsitakoan, frontoi batera joan ginen eta han, hamaiketakoa hartu genuen. Hamaiketakoa hartuta, frontoian bertan zegoen liburu azokara joan ginen eta 15 euroko bono bat eman ziguten azokan gastatzeko; Han, hainbat eleberri, hainbat komik, hainbat koadernotxo… zeuden.
Beranduago, etxe batera joan ginen tailer ezberdinak egitera. DBH 1ekoak Joxe Mari Carrererekin egon ziren, bere ipuin kontaketaz gozatzen. Eta DBH2-koek, Galtzagorrik proposatutako Boouktube tailerra izan zuten. DBH 3-4-koak, berriz, Asisko Urmenetarekin egon ginen, berak, karikaturak egiten erakutsi zigun eta karikaturen inguruko hainbat informazio eman zigun. Gainera, bakoitzak gure lagun baten aurpegia kontuan hartuta, gure karikatura propioak egin genituen.
Karikaturak bukatuta, aterpe batera joan ginen bazkaltzera euriarengatik.
Bazkaldu eta gero, Sarako lezeetara joan ginen eta DBH1-2 eta DBH 3-4 bi taldetan banatu ginen. Batzuk leizeetan zeuden bitartean, besteak han zegoen museo txiki batera joaten ziren. Egia erran, Sarako lezeak oso interesgarriak dira.
Eguna euritsua bezain ederra izan zen!