Garraldako ikastetxeko irakasle, ikasle eta gurasoek Elkarbizitzaren Alde-ko kontzentrazioa burutu dugu eskolako atarian. Eta hauxe da mobilizazio honi lotura argitaratutako irakurketa:
Garraldako ikastetxe publikoan elkarbizitza gure proiektuaren ardatzetako bat da. Gure eskolan beti egin izan den bezala, ikasturte hasiera honetan ere lanean ari gara norabide horretan.
Halaber, azken boladan eskolan eraso onartezinak jasan dira. Jarrera hauekin amaitzeko, guztien elkarlana eta jarrera aktiboa ezinbestekoak dira, berriro horrelako gertaerak bizi ez ditzagun. Irakaslegoak babesgabetasun sentimendua du, eta ez dugu nahi hezkuntza komunitate osoan horrelako sentimendurik hedatzea, ez irakasle, ez ikasle ezta langileen artean ere.
Bai ikastetxean, bai etxean, gertakari hauen inguruko gogoeta egitea ezinbestekoa da. Guztion elkarlanarekin bakarrik lortuko bait da honelako ekintzak errotik ezabatzea eta eragindako kalteen erreparazioa (ekonomikoa zein pertsonala) bermatzea.
Azkenik, gertakarien larritasunaren aurrean honelako ekintzak ez ditugula onartzen adierazi nahi dugu eta bizikidetzaren alde lanean jarraituko dugula aldarrikatu. Hala nola erasoa jasan dutenei babesa helarazi.
Utzi erantzuna