Maiatzaren 29tik 30era DBH 1 eta 2ko ikasleak Bidarraira joan ginen. Raftinga egiten oso gustura egon ginen eta oso-oso ondo pasatu genuen, ekintzarik hoberena izan zen. Begiraleak oso jatorrak ziren eta oso ondo erakutsi ziguten. 3 begirale izan genituen. Baskoh-lanta ongi egon zen baina ez zitzaigun asko gustatu, pixka bat aspergarria izan zen.
Bertzalde, aterpea bikaina izan zen, gelak oso-oso ondo zeuden, janaria oso ona eta orokorrean lekua bikain. Herri oso polita eta bikaina, aldapa batzuk zituen baina bestela ondo. Trinketea ongi zegoen eta handia zen, plaza ederra zeukan, guztia polita zen.
Kanpaldi oso-oso ona izan da!
