Maiatzaren 15, 16 eta 17an Lehen Hezkuntzako 2-3-4-5-6. mailako ikasleak Hondarribira kanpaldia egin genuen Auritz eta Aurizberriko ikasleekin batera.
Hainbat ekintza egin genituen ( itsasontzian buelta, arrantza, gynkanak, mendi buelta, hondartzaz gozatu, meategiari bisita, herri buelta, gaubelak….)
Esperientzia izugarria izan da Auñamendiko beste ikasleekin batera, gure harremanak sendotzeko aukera paregabea izanda.
Argazkian ikus dezakezue Aiako harrietan kokatutako Arditurriko meategiari egin genion bisita.
