Maiatzaren 17an Bertizera abiatu ginen. Iristean, hamaiketakoa hartu genuen. Ondoren, arbolismoa egitera joan ginen Bertiz abentura parkera. Oso ongi pasa genuen. Sei zirkuito ziren, errazenetik zailenera. Arratsaldean, neoprenoak ahal bezala sartu eta piraguismoa egitera joan ginen. Ilunabarrean, kartetan, futbolean eta beste gauza batzuetara jolastu genuen. Gauean, afaldu eta diskotekara joan ginen. Gau luzea pasa genuen.


Biharamunean, izugarrizko aurpegiekin, Bertizko Natur parkea ezagutu genuen. Ederki bazkaldu eta zoritxarrez, etxera bueltatu ginen.
Oso gustora egon gara baina motza izan da. Errepikatzea izugarria izango litzateke (baina denbora gehiago).