Maiatzaren 6an, larunbatean, Garraldako ikastetxeak Nafarroako Matematikako XXXV. Olinpiadan parte hartu zuen, San Adrianen. Aroa eta Mikel, DBHko 2. mailakoak, izan ziren gure ordezkariak. Hara joan ziren, froga osatzen zuten sei problema matematikoak bikoteka ebazteko. Estatuko faserako hautatuak izan ez ziren arren, Aroa eta Mikel pozik atera ziren frogatik, logika eta matematika erabiliz problema guztiak planteatzeko gai izan baitziren. Eskerrik asko bioi parte hartzeagatik!
