Aurten ere Pirinioko Euskara Zerbitzuek Mikroipuin Lehiaketa antolatu dute borzgarren urtez. LH 3-4-5-6 eta DBHko gure ikasleek parte hartu dute eta hainbat sari irabazi dituzte. DBH 1-2 kategorian Mikel Mendia Orradrek irabazi du bere “Azken ordua” mikroipuinarekin. 2.saria, berriz, Ipar Txapar Urdangarinek irabazi du, “Guda” lanarekin. DBH 3-4 kategoriari dagokionez, irabazlea Afrika Ayesa Salcedo izan da, “Nire pertsona gogokoena zu zara” mikroipuinarekin. Sari banaketa polit bezain dibertigarria izan zen eta gure irabazleek euskarazko produktuak erosteko txekeak lortu dituzte.
Gure eskolan harrobi ederra dugula argi dago. Esker mila parte hartzaile guziei, zorionak gure irabazleei eta segi ezazuela bizitza hitzez edertutako abenturekin gozatzen!
