Martxoaren 30ean III. Auñamendi bailarako eskolen arteko topaketa burutu zen. Bertan, Luzaide, Arnegi, Auritz, Garralda, Auzperri eta Erroko ikasle zein irakasle guztiak Aurizberrin elkartu ginen.
Pandemiaren eraginez atzeratu zen topaketa aurtengo ikasturtean egiteko auekra izan da eta hiru helburu zehatz izan ditu: ikasleek beraien arteko harremanak sustatu, euskararen erabilera eta hainbat ekintza ezberdin burutu gure ingurunean ditugun baliabideak ezagutu eta esperimentatuz.
Guztira, 145 ikasle eta 29 irakasle elkartu ginen, lau tailerretan parte hartuz:
Haur Hezkuntza: Erraldoiak eta ipuin kontaketa.
Lehen Hezkuntzako 1-2 mailak: Okindegira joan ziren eta bertan ogia egiten ibili ziren.
Lehen Hezkuntzako 3-4 mailak: Pirinekiko behiak ikusi eta dendan bertako produktuak dastatu eta ezagutzeko aukera izan zuten.
Lehen Hezkuntzako 5-6 mailak: Kirolean murgildu ziren, herritarrak lagun izanik esku pilota, pala eta zesta punta praktikatu zituzten.
Tailerra amaitu ondoren, hamaiketakoa elkarrekin hartu eta pregoiaren irakurketari ekin genion. Eskola bakoitzeko ikasle banak irakurri zuten eta bertako irakaslea izan den Nekanek hurrengo topaketak non ospatuko ziren esanez, kutxa mezu ezkutuarekin Garraldako eskolari pasa zion.
