Garraldako ikastetxeko Euskal Igautreak.
Aurten, aurreko urteetan ez bezala, igautreak ospatu ditugu normaltasun osoz. Azken asteotan Euska Herriko igautreetako pertsonai ezberdinen mozorroa eta euskal kulturarekin izan duten esanahia landu ondoren kalera ateratzeko momentua iritsi da. Eguraldia lagun izanik eta ikasle eta irakaslez osatutako fanfarreak animaturik, karrika buelta koloretsua egin da Garraldako herrian. Joaldunek irikitzen zuten desfilea eta haien atzetik txatxo, momotxorro, hartza eta tximinoa, katilungorriak, lamiak, mamoxarroak, kaskaboboak eta kauteroak kaleak girotu dituzte. Azkenik ikuskizun polita eskaini diete familia eta hurbildu nahi izan duten guztiei dantza eginez eta dantzara gonbidatuz. Bakantza on guztieri eta bueltararte!








