Garraldako eskolako hainbat irakasleok sindikatuen gehiengoak egindako (LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT) greba deialdiarekin bat egingo dugunez zuekin partekatu nahi genituen greba honetara joateko arrazoiak.

Ziur gaude Hezkuntzara, Osasun Publikora, Gizarte Zerbitzuetara, Kulturara, Ingurumenera, Berdintasunera, Bizikidetzara eta eremu publikotik ematen diren zerbitzu guztietara bideratutako baliabide publikoak pertsonen bizi-kalitatera eta gizarte hobe, bidezkoago eta desberdintasun gutxiagoko baten eraikuntzarako direla. Azken batean, jendartea osatzen dugun pertsonen ongizateari laguntzen dion gizartea.
Hala ere, gehiegitan Administrazioak ez du jaramonik egiten, eta lana prekarizatzeko bidea hartzen du, kostuak aurrezteko, alderantziz izan beharko lukeenean: gizarteari eredu ematea baldintza duinetan lan egiteari dagokionez, ez errentagarritasun ekonomikoan oinarrituta, jendarteari egiten dioten ekarpenean baizik.
Kalitatezko Hezkuntza bermatzeko denbora daramagu jada hainbat gai aldarrikatzen: enpleguaren egonkortasun eta behin betikotasuna, ratioen jaitsiera hezkuntza kalitatea hobetzeko, zama burokratikoaren gutxitzea ikasleen beharrei behar bezala erantzuteko, prestakuntza eta dedikazioa sustatu, zentroetako beharrei modu egokian erantzungo dieten langileekin hornitzea, arreta berezia ematea landa-eskolei, lan baldintzei buruzko benetako negoziazioa…
Honegatik guztiagatik egingo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu bide batez.
Garraldako irakasleok goizean mobilizazio bat antolatuko dugu Garraldan bertan, goizeko 11:30tan Auñak ondoan.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!