Pasa den Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko hainbat jarduera burutu genituen.
Nafarroako Gobernuak egun hau zela eta editatutako bideoa ikusi genuen eta ondoren, ikasleek, “Nire bizitzako emakumerik garrantzitsuena” testua idatzi zuten. Testu horietatik 2 aukeratu ziren maila bakoitzean eta hauen artean bozkaketa burutuko dugu.

Eta goizeko 11:00etan eskolako pistan eskola guztia elkartu eta manifestua irakurri zen.