Hirugarren ebaluaketan zehar, DBH 3. mailako ikasle talde batek Tornamirak antolatutako Pi zenbakiaren inguruko matematika bideo lehiaketan parte hartu du. Bideoaren helburua matematikek egunerokotasunean non aurkitu ditzakegun azaltzean datza, beti ere π denboraren menpe, 3 minutu eta 14 segundo.
Bi talde izan dira, Helene Argain eta Amaia Hualde alde batetik eta Iraia Ziaurritz eta Xelei Antxo bestetik. Lehenengo taldeak matematikak baserri munduan non aurkitzen ditugun adierazten duen bideo egin du, animaliak geometrizatuz, kostu ekonomikoak kalkulatuz eta beste hainbat ikerketa eginez. Bigarren taldeak Irabiako urtegian matematikak duen garrantziaz hitz egin digu, turismoan eta inguruko bizilekuetan duen eragina eta urtegiaren diseinuan oinarrituz.
Garaipenik lortu ez bada ere, Xelei eta Iraiaren bideoa lehiaketako finalera iritsi da. Zorionak bi bikoteei egindako lanagatik!! Zoragarria izan da!!