Heldu den abenduaren 22an Neguko festa ospatuko dugu Garraldako ikastetxean.
Goiza berezia izango dugu beti ere covidaren aurrean beharrezkoak diren neurriak mantenduko direlarik.
Goiza amaitzeko jantokia eta pistan (sektorearen arabera) mokadutxo bat hartuko dugu. Ikasleak 14:00etan irtengo dira ikastetxetik. Eskolako garraioa ordu honetan izango da.
Ikasleak baserritarrez jantzita etortzea eskertuko dugu.
Urtarrilaren 11a arte luzatuko dira neguko opoorrak. Jai egun hauetaz gozatuko duzuelakoan jaso gure agurrik beroena.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Irakasleak