Familia agurgarriak:
Haurrak etxean egongo diren bi tarte hauetan, garrantzitsua da aldez aurretik ezarritako ohiturak jarraitzea, oso egun desberdinak izango baitira, gure eguneroko errutinatik irtengo gara, eta horrek ezjakintasuna eta urduri egotea eragin dezake.
Denbora faltagatik edo eguneroko beste zeregin batzuengatik zuen seme-alabekin egin ohi ez dituzuen gauzak egiteko aprobetxa dezakezue.
Bizitzen ari garen egoera hau aukera bat da zuen seme-alabekin daukazuen harremana estutzeko eta beste mota bateko planak egiteko.
Errutina bat antolatzea garrantzitsua izango da, bai guraso eta bai umeentzat:
- Ikasteko denbora antolatu
- Etxean kirola egiteko tartea hartu
- Familia osoak telebistan film edo serieak ikusteko tartea hartu
- Mahai jokuetan aritzeko denbora izan
- Familiako kideek izan ditzazketen zalantzak, kezkak, beldurrak azalarazteko egunean une bat hartu, baina ez denbora guztian zehar. Komunikazioa areagotu.
- Bideojokuen, mugikorraren eta pantailen denbora mugatu eta kontrolatu
- Familiako kide guztien artean dantzatu, antzeztu, abestu…
- Sukaldatu eta etxeko-lanak denen artean egin, egoera hauek dibertigarriak eginez
Koronabirusetaz deskonektatu eta bakea eta lasaitasuna aurkitu (erlaxazio eta arnasketa teknikak erabili)
Eskolako orientabideak jarraitzea eskatzen dizuegu, irakasleek zuen seme-alabei ikasteko plangintza antolatzen daude beraien ikas prozesua bermatuz.
Egun hauetarako dokumentu hauek atxikitzen dizkizuegu:
- Errutinak antolatzeko orientabideak: https://docs.google.com/document/d/1jaLhHgoyPxYlufNvSN32mVP9jU9Lm4gjrR6KVLE4LEg/edit
- Aldi honetarako orientabideak etxean:https://docs.google.com/document/d/1hJN5tyuPtlZyRV–HWEcEoRCEEzS2wO3RfEdDXFhzck/edit
- Etxean goxo egoteko euskaraz: Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda