Pasa den abenduaren 4an, Pirineoko Euskara Batzordetik bideratuta, Otsagi eta Erronkariko eskolekin elkartruke jarduera burutu genuen: Durangoko Azokara bisita.
Pirineoko Euskara Batzordeak hiru elkartruke jarduera burutzen ditu ikasturtean Otsagi eta Erronkariko DBHko ikasleekin. Eta horietako lehenengoa Durangoko Azokara irteera egitea izan zen. Bi autobusetan abiatu ginen piriniotik Durangora, eta iritsitakoan, ikasmailaka antolatutako tailerrak burutu genituen.
Ikasleen kronika:
2019ko abenduaren 5ean, Pirinioko bailaretako ikasleak abiatu ginen Durangora. Egun luzea izan zen, batzuk goizeko 5etan esnatu behar izan ziren eta!
Gu, Garraldako ikasleok, 8:00etan atera ginen autobusez. Ia 3 orduko bidaia egin ondoren, iritsi berri ginenean DBHko maila bakoitzak hainbat ekintza egin genituen. Adibidez 4. mailako gazteok Durangoko bonbardaketari buruzko hitzaldi bat jaso genuen hiritik barna Erronkari eta Zaraitzukoekin batera.
Hortik aurrera, libre utzi ziguten, Durangoko Azokaren eskaintza kultural ugariez disfrutatzeko, nahieran. Artean liburu eta diskoak erosteko aukera izan genuen eta 15:30etatik aurrera genero musikal ezberdinak egon ziren ikusgai azoka ondoko karpan.
Arratsaldeko 17:00etan etxera bueltako bidea hartu genuen eta 20:00ak aldera iritsi ginen Garraldara neka-neka eginda, baina gustura!
