Hementxe dituzue kategoria bakoitzeko ipuin hautatuak biltzen dituena.
Ongi etorriak ikasturte berrira!!
2021-22 ikasturtea hasi da eta jada eskola martxan dago.
Lerro hauen bidez gure lehendabiziko agurra bidali nahi dizuegu.
Irailaren 8an, asteazkenean, ikasle guztiek ordutegi bera izanen dute: 9:00tan
hasi eta 13:00tan amaitu. Egun horretan ikasleek ez dute eskolan bazkalduko.
Irailak 9tik aurrera jantoki zerbitzua hasiko da ikasle guztiontzako, HH, LH eta
baita DBH-ko ikasleentzat ere.
Irailaren 9tik aurrera, ordutegia hauxe izango da, Hezkuntza Departamentuak
zehaztu duen moduan:
• HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN: ikasleek egunero ordutegi berdina izanen
dute: 9:00tan hasi eta 14:00tan amaituko dute. 14:00tatik 15:00tara, jantokiko
zerbitzua erabiltzen dutenek, bazkaldu eta DBHkoen zain egonen dira autobusez
etxera bueltatzeko, 15:45etan gutxi gora behera.
• BIGARREN HEZKUNTZAN: egunero ordutegi berdina izango da, 9:00tatik
15:00tara. Segidan jangelan bazkalduko dute eta ondoren 15:45etan autobusa hartuko
dute.
Ikasturte honetan, aurreko urteko higiene eta segurtasun neurri berdinak mantenduko
dira, Hezkuntza Departamentuaren jarraibideetan oinarrituz. Hala ere, aldaketa
batzuk daude:
● HH-koak musukorik gabe ibili daitezke eremu guztietan garraiobideetan izan
ezik.
● Hamaiketakoak jolastokian jango dira.
● Gutxinaka jolastokian materiala erabiltzen utziko zaie elkarbizitza taldeak
mantenduz.
2021-2022 ikasturteko Kontingentzia Plana eskolako web orrian duzue
eskuragarri COVID-19 atalean.
Eskolara sarrera sektoreka eta maila baxuenetik altuenera:
- Sektorea (HH) arrapalatik sartuko da 8:55etan.
- Sektorea (LH) eskaileratik sartuko da 8:58tan.
- Sektorea (DBH) frontoitik sartuko da 8:55etan
Eskolatik irteera sektoreka eta maila baxuenetik altuenera:
- Sektorea (HH) arrapalatik aterako da 15:40etan.
- Sektorea (LH) eskaileratik aterako da 15:35etan.
- Sektorea (DBH) frontoitik aterako da 15:45etan.
Beste aldetik, 2021-2022 ikasturtean Garraldako eskolak zuzendaritza talde berria
duela jakinarazi nahi dizuegu; hauek dira partaideak:
– Eva Gonzalez Zazpe: Zuzendaria
– Maite Ozkoidi Irurozki: Idazkaria
– Osane Goikoetxea Jauregi: HH-LH-ko ikasketa burua
– Mikel Villarrolain Lasa: DBH-ko ikasketa burua
Bertzerik gabe, jaso gure agurra
Garraldan 2021ko irailaren 3an
Zuzendaritza Taldea
Oporrak iritsi dira!!
Ekaina bukatu da eta 2020-21 ikasturte berezi honi amaiera emateko ordua iritsi da. Guztioi uda ona opa dizuegu, familia artean, lagun artean, bakardadean… disfrutatu eta indarrak berreskuratu.
Hemen duzue ekaina bitartean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan burututako jarduera ezberdinen laburpen txiki bat. Zuen gustokoa izatea espero dugu. Laster arte!
Pi bideo lehiaketa
Hirugarren ebaluaketan zehar, DBH 3. mailako ikasle talde batek Tornamirak antolatutako Pi zenbakiaren inguruko matematika bideo lehiaketan parte hartu du. Bideoaren helburua matematikek egunerokotasunean non aurkitu ditzakegun azaltzean datza, beti ere π denboraren menpe, 3 minutu eta 14 segundo.
[Read more…] about Pi bideo lehiaketa